Euskaraz irakurritakoa

18 книг

  • Ostegunak
    ISBN: 978-8483310281
    Год издания: 1998
    Издательство: Elkarlanean
    Язык: Другой
  • Piztiaren begiak Alberto Ladron Arana
    ISBN: 9788490270097
    Издательство: Elkar
    Язык: Другой

    Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

  • Udazkeneko lorea Xabier Etxeberria
    ISBN: 978-84-15337-98-0
    Год издания: 2012
    Издательство: Elkar
    Язык: Баскский

    Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu mingarri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago. Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti…

    Развернуть
  • Arrutiren banda Jon Arretxe
    ISBN: 978-84-9109-247-6
    Год издания: 2017
    Издательство: Erein

    Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.

  • Musika airean Karmele Jaio
    ISBN: 9788497837323
    Год издания: 2013
    Издательство: Elkar

    Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia. Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena… Sentimenduen nobela da Karmele Jaioren bigarren eleberri hau, pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin.

  • Soinujolearen semea Бернардо Ачага
    ISBN: 978-84-7681-384-3
    Год издания: 2010
    Издательство: PAMIELA

    Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: «Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen…

    Развернуть
  • Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uribe
    ISBN: 9788492468928
    Год издания: 2016
    Издательство: Susa

    Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora…

    Развернуть
  • Obabakoak Бернардо Ачага
    ISBN: 9788466332309
    Год издания: 2016
    Издательство: Debolsillo
    Язык: Испанский

    Obabakoak reune las apasionantes historias de los habitantes del territorio de Obaba: el profesor de geografia que recuerda su extrana relacion amorosa con una chica que solo conoce en sus cartas, la joven maestra que tiene que aprender a combatir la soledad a lo largo de un frio invierno, la relacion de un canonigo con un nino perdido en el bosque, el escritor que da un giro a su vida cuando descubre un detalle asombroso en la ampliacion de una vieja foto de la escuela... Bernardo Atxaga hila con maestria todas estas historias, y las que nos cuentan sus personajes, para celebrar el poder de la palabra: las viejas cartas donde se consignan…

    Развернуть
  • Hamabost zauri Karmele Jaio
    ISBN: 978-84-9783-168-0
    Год издания: 2004
    Издательство: Elkar

    Hamabost zauri: senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua... gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele Jaio bere lehenengo liburu eder eta tarteka mingarri hau idazteko. Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia... gai horietatik abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak azaleratuz. Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz…

    Развернуть
  • Kresala Domingo Agirre
    ISBN: 978-84-89816-36-7
    Год издания: 2009
    Издательство: Labayru Ikastegia

    Bizkaiko literaturaren bitxi honen edizino barria. Txomin Agirreren eskutik arrantzaleen mundua era egoki eta txukun batez erakusten jaku.

  • Pepito. Biziminaren eta maiteminaren txinparta Ainara Maia Urroz
    ISBN: 979-10-92009-49-1
    Год издания: 2019
    Издательство: Maiatz

    Bere aita zenari Ainarak omenaldi hunkigarria eskaintzen dio liburu biografiko honetan. Amaiurren sortu haurraren biziaz, mendi guneko bizi dorpe baina zoriontsutik hasiz Irungo La Salle ikastetxean maisu izan arteko bidea da lan hau, familiako argazki batzuekin. Euskal Herriko hainbeste gizon gazte apezarazien oihartzuna senditzen da hemen, maitasunak soleituko duena. Dolamena baino gehiago, esperantza sortu nahi du lan honek, baina errepika minbera hau hor dago: “Bizitzaren udazkenean joan zinen, eta orain nabarra da gure bihotz-arima, nabarra sentimendua. Hilkorren bihotzetan hilezkor zara, hilezkor bihotz guztietan”.

  • Harria mundu, mundua harri Iñaki Perurena
    ISBN: 978-8495589309
    Год издания: 2001
    Издательство: Alberdania

    Kontu kontari eta bertso kantari datorkigu Iñaki Perurena liburu honetan. Harriaren aitzakian -edo, hobeto esan, harria lagun duela-, mundurik mundu ibiltzeko aukera izan du Perurenak, Euskal Herriko bazter ia guztietan eta mundu zabaleko kontinente ia guztietan. Nola pasadizo xelebreak hala une hunkigarriak, orotariko bizipenak izan ditu Iñakik bere ibilera horietan, eta liburu honetara jaso nahi izan ditu arrazoiren batengatik edo besterengatik gogoangarri gertatu zaizkionak. Berrogeita hamabost pasarte dira denera hemen jasoak. Unean uneko xehetasunen berri ematen digu aurrena Perurenak, hitz lauz; gero, bertso bidez ematen dio…

    Развернуть
  • Itoko dira berriak (Ménsula que el cielo sostiene) Karlos Linazasoro
    ISBN: 978-84-95855-48-0
    Год издания: 2005
    Издательство: Palas Atenea

    Introducción de Ibon Egaña. Traducción del autor. La calidad y originalidad de su obra es un secreto a voces entre aquellos pocos que siguen de cerca la producción literaria vasca. Poseedor de un estilo personalísimo e inconfundible, ha cultivado casi todos los géneros, jugando y difuminando la frontera entre ellos. Es uno de los pocos escritores en euskera que ha osado crear un personaje partiendo de elementos autobiográficos para ironizar sobre sí mismo, parodiarse y hacer así un guiño de complicidad y cercanía al lector.

  • Miñan Amets Arzallus
    ISBN: 9788417051341
    Год издания: 2019
    Издательство: Susa

    Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako…

    Развернуть
  • Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea
    ISBN: 978-84-9027-803-1
    Год издания: 2018
    Издательство: Elkar

    Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

  • Faith Lander Garro
    ISBN: 9788413601038
    Год издания: 2021
    Издательство: Elkar

    Xabi Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz (edo alderantziz). Ohe baten bila hasi beharko du, lagunen eta ezagunen etxeetan; hiri handiko kale eta txokoetara moldatzen joango da, Bartzelona bertako jendea nahiz han egokitutako euskaldunak ezagutzen, zinema-eskolan izena eman eta arlo horretan lehen pausoak ematen… Bere familiak nozituriko zapalkuntzaren motxilak bizkar gainean jarraitzen du, ordea, bai Ugarteren gogoeta eta oroitzapenetan, bai poliziaren eguneroko jardueran ere: Xabiren anaia eta arreba ihes eginda daude, edozein unetan atxilotu ditzakete, eta bere…

    Развернуть
  • Liztor mutanteak Santi Leoné
    ISBN: 9788417051884
    Год издания: 2022
    Издательство: Susa

    "Hemendik hurbil, liztor mutanteen arraza berri bat hazten ari da”. Horiek badira izan zerbaiten abisu —mehatxu, akaso—, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak. Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko…

    Развернуть
  • Bar Gloria Nerea Ibarzabal Salegi
    ISBN: 9788417051938
    Год издания: 2022
    Издательство: Susa

    Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin. Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako…

    Развернуть

Оцените страницу

Ваша оценка